top of page

SVV/EBS

Euskal Biktimologia Sozietatea (EBS) zientzia arloko elkarte bat da, irabazi asmorik gabea, hainbat diziplinatako profesionalez osatua: Kriminologia, Psikologia, Zuzenbidea, Medikuntza, Erizaintza, Gizarte Langintza, Hezkuntza, Soziologia, Antropologia, Zientzia Politikoak, Historia, Komunikazioaren Zientziak, Ekonomia, Geografia, Segurtasuna, Larrialdiak...

Ez da kaltetuen elkarte bat, eta ez ditu biktimen elkarteak ordezkatzen. EBS era guztietako biktimizazio prozesuak (lehen mailakoa, bigarren mailakoa; zuzena, zeharkakoa; lausoa; ezkutukoa...) aztertzeaz arduratzen da (eragileak askotarikoak izan daitezke: nagusikeria eta nazioarteko krimenak, terrorismoa, hilketak, lesioak, sexu erasoak, etxeko indarkeria, legezko kanpoko trafikoa, pertsonak salerostea, bideko indarkeria, gorrotozko delituak, laneko jazarpena, eskolako jazarpena, "lepo zuriko" delituak, etab.), baita ziberespazioko hainbat biktimizazio modu aztertzeaz ere. Bestalde, delituzkoak ez diren beste biktimizazio modu batzuk ere aztertzen dira, gertakari traumatikoek (adibidez, hondamendi naturalek, istripuek, gaixotasun larriek, suizidioek edo zigor arlotik kanpoko gatazkek) eragindakoak.

Amaierako helburua herritarrei informazio zehatza ematea da, biktimen arloko politikak diseinatzeko eta biktimei beren osatze eta oneratze prozesuan laguntzeko.

EBS Munduko Biktimologia Sozietatean integratuta dagoen Espainiako Biktimologia Sozietatearen bazkide sortzailea da.

JARDUERAK

Antonio Beristainh.c.dk.irakasledoktorearen OMENEZKO IX. TOPAKETA BIKTIMOLOGIKOA

“Infancia y adolescencia arrebatadas y zonas grises en los roles de víctimas/victimarios"”

Donostia, 2019ko azaroaren 21a

Auditorio A.Beristain Auditorioa Centro C. Santamaría Zentroa Elhuyar plaza 2 20018DONOSTIA/SANSEBASTIÁN

FORMACIÓN

 

Titulo propio de postgrado on line

 

Trabajar con víctimas de experiencias traumáticas

Journal of Victimology
Revista de Victimología

bottom of page